Ir al contenido principal

Destacados

Ongi Etorri AISIAZ HEZIAZ blog-era!

COVID-19 ak zeharkaturiko garai honetan, aisialdirako zein sozializaziorako baliagarri izan daitekeen topagunea da honakoa. Gertutik bizi izandako esperientzia zein testigantzak kontuan izanik, ezin uka daiteke konfinamenduak eragindako isolamendua egun aurki daitekeen oztopo sozial nagusietako bat dela.  Gabezia honen aurrean, Gizarte Hezkuntzako gradua burutzen ari garen ikasle talde bat bildu gara eta, teknologia berrien erabilgarritasunaz baliatuz, honako blog hau eratu dugu. Bertan, etxean eman beharreko egunak era arinago batean igarotzen lagundu dezaketen ekintza zein baliabideak aurki daitezke. Hala bada, konfinamendu epeak 10 egun iraun ohi dituela kontuan izanik, egun bakoitzerako gai edota esparru zehatz bat proposatzen da. Era berean, baliabide honi ahalik eta etekin gehien ateratzeko asmoz, blogaren erabiltzaile desberdinen artean saretze bat sustatu nahi dugu; horretarako, blogean bertan, buruturiko ekintzen berri emateko aukera izango da, baita gainontzekoek eginikoa...

Bisitak

1106

Balorazioa

SUKALDARITZA

Jatordu ezberdinak prestatzen eta sukaldatzen ikateko gogoz egon ohi gara, baina, oro har, denbora eza aitzaki gisa hartuta, jardun hau alde batera utzi ohi dugu. Bada, oraingoan ez dago aitzakiarik, hau da ikasteko unea. Hala bada, jarraian kategoria desberdinetako zenbait errezeta aurkituko dituzu; kategoria bakoitzaren barruan, errezetak argitaratuko ditugu baina, era berean, zuek zuen plateren argazkiak igo eta elkarbanatzera ere animatu nahi zaituztegu. Modu honetara, blogaren gainontzeko erabiltzaileek ere zuen emaitzak ikusi eta hauetatik ikasteko aukera izango dute.

Munduko brownie onena egiten baldin badakizu edo fabuta familian sukaldatzeko errezeta gozo-gozo bat ezagutzen baldin baduzu, partekatu ezazu !!!

                                                                    - Tako mexikarrak -



- Piper beteak -


- Carrot Cake -


Comentarios

  1. Asko gustatu zaizkit proposatutako errezetak!
    Nik azenaoriozko tarta egin dut eta super goxo zegoen...
    1.argazkia
    2.argazkia
    Norbaitek ba al du txokolatea daraman beste errezetarik? :))

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Bai! Brownie katiluaren errezeta utziko dizut hemen, ni bezain alferra bazara hau da zure postre desiratua, oso azkar egiten baita :)
      Osagaiak:
      - 4 zopa koilara irin
      - 4 zopa koilara azukre
      - 2 zopa koilara kakao
      - 1 aurrautza
      - 3 zopa koilara esne
      - 3 zopa koilara olio
      Prestaketa:
      1. Irina, azukrea eta kakaoa katilu barnean nahastu.
      2. Arrautza gehitu.
      3. Esnea eta olioa bota eta eragin, nahaste uniformea lortu arte.
      4. Katilua mikrouhin-labean sartu, gehieneko potentzian 3 minutuz.
      5. Katilutik atera eta gozatu!
      * Osagarri gisa nik nata jartzen diot.
      Hemen uzten dizkizut ateratako argazkiak, inbidia sortuko dizudala badakit.
      Hau mikrouhinetik atera ostean atera dut
      hau jan aurretiko argazkia da

      Eliminar
    2. Buaaaaa Miren, zelako pintazaaaa egindako tarta!!! Horrela konfinamendua ez da hain gogorra ehhhh

      Eliminar
    3. Ayy Iraidee, mileskeerr!! Gaur bertan egingo dut bazkal ordurako :))

      Eliminar
  2. Zerbait goxoa gosaltzeko gogoekin altxatu naiz, asi que Crepak egin ditut niretzat :) Hemen uzten dizuet errrezeta zuek probatu nahi badituzue:

    Osagaiak:
    - Arrautz 1
    - 70g irin
    - 120ml esne
    - Gurin koilarada bat
    - Azukre koilarada bat

    Pausuak:
    1. Arrautza bol batean irabiatu
    2. Esnea eta gatza gehitu eta berriro irabiatu
    3. Azukrea bota eta irabiatu
    4. Irina gehitu eta irabiatu, masa homogeneoa geratu arte.
    5. Sartagina suan jarri eta gurin pixka bat ipini
    6. Bota masa pixka bat eta sakabanatu sartagin osotik
    7. Itxaron segundu batzuk eta espatularekin buelta eman
    8. Errepikatu prozesua crepa eginda egon arte

    Nik gero siropea eta nata botatzen diet, baina nahi duzuena bota ahal diozue. Kopuru hori pertsona batentzako egiten dut nik, gehiagontzat egiten baduzue kopurua handitu.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario