Destacados

Bisitak

1106

Balorazioa

Ongi Etorri AISIAZ HEZIAZ blog-era!

COVID-19 ak zeharkaturiko garai honetan, aisialdirako zein sozializaziorako baliagarri izan daitekeen topagunea da honakoa. Gertutik bizi izandako esperientzia zein testigantzak kontuan izanik, ezin uka daiteke konfinamenduak eragindako isolamendua egun aurki daitekeen oztopo sozial nagusietako bat dela. 

Gabezia honen aurrean, Gizarte Hezkuntzako gradua burutzen ari garen ikasle talde bat bildu gara eta, teknologia berrien erabilgarritasunaz baliatuz, honako blog hau eratu dugu. Bertan, etxean eman beharreko egunak era arinago batean igarotzen lagundu dezaketen ekintza zein baliabideak aurki daitezke.

Hala bada, konfinamendu epeak 10 egun iraun ohi dituela kontuan izanik, egun bakoitzerako gai edota esparru zehatz bat proposatzen da. Era berean, baliabide honi ahalik eta etekin gehien ateratzeko asmoz, blogaren erabiltzaile desberdinen artean saretze bat sustatu nahi dugu; horretarako, blogean bertan, buruturiko ekintzen berri emateko aukera izango da, baita gainontzekoek eginikoak ikusi eta iruzkintzekoa ere.

Azkenik, norbanako edota familia bakoitzak errealitate desberdin bat bizi dezakeela kontuan izanik, menpekotasun egoera desberdinei erantzun bat emateko asmoz, laguntza sare bat eskaintzearen aldeko apustua ere egin dugu. Hala, jarraian aurki daitekeen formularioa betez, laguntza behar duen edota laguntza eskaintzeko prest dagoen pertsona gisa identifika zaitezke. Modu honetara, blogaren atzean aurkitzen den lantaldeak, laguntza sare bat kudeatzeko aukera izango du. 

Formulariora esteka

Era berean eta zer o zer behar izanez gero, gure emaila hurrengokoa da: alajintaldea@gmail.com

Honakoa esanda, ongi etorri eta AISIAZ HEZIAZ blogera; gehiago luzatu gabe, animatu gure ekintzetan parte-hartzera!




Comentarios

  1. Begirada bat bota diot eta aisian probetxuzko zer o zer egiteko oso baliagarria dela uste dut. Zorionak honen atzean dagoen lanagatik!

    ResponderEliminar
  2. Oso interesgarria! Asko gustatu zait

    ResponderEliminar

Publicar un comentario