Ir al contenido principal

Destacados

Ongi Etorri AISIAZ HEZIAZ blog-era!

COVID-19 ak zeharkaturiko garai honetan, aisialdirako zein sozializaziorako baliagarri izan daitekeen topagunea da honakoa. Gertutik bizi izandako esperientzia zein testigantzak kontuan izanik, ezin uka daiteke konfinamenduak eragindako isolamendua egun aurki daitekeen oztopo sozial nagusietako bat dela.  Gabezia honen aurrean, Gizarte Hezkuntzako gradua burutzen ari garen ikasle talde bat bildu gara eta, teknologia berrien erabilgarritasunaz baliatuz, honako blog hau eratu dugu. Bertan, etxean eman beharreko egunak era arinago batean igarotzen lagundu dezaketen ekintza zein baliabideak aurki daitezke. Hala bada, konfinamendu epeak 10 egun iraun ohi dituela kontuan izanik, egun bakoitzerako gai edota esparru zehatz bat proposatzen da. Era berean, baliabide honi ahalik eta etekin gehien ateratzeko asmoz, blogaren erabiltzaile desberdinen artean saretze bat sustatu nahi dugu; horretarako, blogean bertan, buruturiko ekintzen berri emateko aukera izango da, baita gainontzekoek eginikoa...

Bisitak

1106

Balorazioa

BITXIAK

Sekula gertatu al zaizu belarritako zehatz batzuk bilatzen egon eta hauek aurkitu ezina? Edo, gertukoren baten urtebetetze eguna izan eta zer oparitu ez jakitea? Bada, bloke honetan, etxean dituzun material desberdinen bidez bitxiak sortzeko tutorialak aurkituko dituzu. Ondorengo linkak adibide gisa erabili ditzakezu, baina beste bideo mordoa ere eskuragarri dituzu. Beraz, zure bitxi propioak sortzera animatzen zaitugu eta, ondoren, argazki bidez zein eder geratu zaizkizun ikusi nahi genuke!

Pultserak egiteko esteka

Belarritakoak egiteko esteka

Comentarios

  1. Kaixo! Pultsera bat egin dut eta super entretenigarria da! Gainera pazientzia izatekotan pultsera oso polita geratzen da!! :)

    ResponderEliminar

Publicar un comentario