Destacados
Bisitak
Balorazioa
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones
ESKULANAK
Bloke honetan eskuz egindako lanei buruz arituko gara, konkretuki, eskulan desberdinen inguruan jardungo dugularik.
Orri-markatzaileak
Seguru noiz edo noiz, liburu bat irakurtzean, orri-markagailurik aurkitu ez eta orrialdeko eskinatxoa tolestu izan duzun horietako bat zarela. Bada, jarraian, orri-markatzaile originalak sortzeko argibideak aurki ditzazkezu, baita hauek apaintzeko ideia desberdinak ere. Pausuak azaltzen dituen adibide honetan monstruo bat egin dute, baina zuk nahi duzuna egin dezakezu. Esan bezala, zure irudimena askatu eta zurea sortu!
Aurreko irudietan jarraitu beharreko pausuak era nahiko argian azaltzen badira ere, jarraian hainbat bideo tutorial uzten dizkizugu:
Apangarriak eta birziklapena izugarri gustatzen zaizkigun gaiak dira, eta honako zaletasunak zurekin partekatu nahi genituzke. Horregatik, jarraian egunkari tirekin eraturiko saski bat sortzea proposatzen dizugu, behin honakoa amaituta, erabilera anitzeko objektua izan daitekeelarik: janaria gordetzeko, zakarrontzi gisa erabiltzeko edo, joztea gustatzen bazaizu, zure artileak bertan gordetzeko. Eman iezaziozu nahi duzun erabilera!
Saskigintzaren teknika kontrolatzen duzunean, saski desberdinak egiten hasi ahal izango zara, eman nahi diozun erabileraren arabera. Gainera, birziklatu eta berritu nahi dituzun beste material batzuekin probatzera anima zaitezke. Gure gomendioa ondorengoa da: behin saskia bukatuta, anima zaitez berau margoztera eta eman iezaiozu zure ukitu pertsonala! Hona hemen bideo tutorial desberdinen linkak:
Tutorial horien ondoren, ez dago aitzakiarik zure paper birziklatuzko saskia ez egiteko! Espero dugu gure post-a lagungarri suertatu izana eta, galderarik izanez gero, komentatu lasai eta argitzen saiatuko gara!
Brodatuak
Eskuz brodatzeak esperientzia, sorkuntza, dibertimendua eta amets egitea ahalbidetzen ditu, izan ere, gure zentzumenak suspertzen dituen antzinako artea da honakoa. Brodatzen ikasi nahi baduzu, atal hau irakurtzen jarraitu. Brodatzea goi-mailako joskintzaren zein artisau-lanen parte da, honakoa hari bitartez oihal gainean margotzean oinarritzen delarik. Hari mota guztiekin egin daiteke, zetatik hasi eta lihora. Gainera, eskuz egindako brodatuak nahiko teknika lasaigarria dira. Beraz, hasiko gara?
Brodatzen hasi aurretik, zer brodatuko duzun erabaki behar duzu. Erabili beharko duzun oihalean, harietan eta puntadetan ere pentsatu beharko duzu. Milioika aukera daude eta, beraz, kontua zuri gehien gustatzen zaizuna aurkitzea da. Inoiz brodatu ez baduzu, gustuko dituzun brodatzaileen lanak imitatzea ere proba dezakezu.
Puntada motak
Ondorengo irudian ikus daitekeen bezala, eskuz egindako brodatuen puntada motak era askotakoak izan daitezke.
Hala ere, arte honetan hastapen lanak burutzeko, oinarrizko zenbait puntada daude. Horiek ikasteko, honako bideo tutorial hauek uzten dizkizugu:
Letrak betetzeko, beste esteka batzuk uzten dizkizuegu:
Oinarrizko puntadak nola egin ikasi ondoren, irudi konplexuagoak egitera ausartu zaitezke. Honako hemen zenbait ideia:
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones
Comentarios
Irakurtzen egon naiz eta nire orri markatzailea nahiko zaharra eta ximurtua dagoela ikusi eta gero, gogoratu dut hemen orri markatzaile bat egiteko tutoriala jarri duzuela, nik hau egin dut:
ResponderEliminarOrri markatzailea
Brodatuen munduan duela hilabete batzuk sartu nintzen baina alde batera utzi nuen oso torpea nintzelako baina bideo horiek ikustea berriro ere horretan aritzeko gogoak eman dizkit