Ir al contenido principal

Destacados

Ongi Etorri AISIAZ HEZIAZ blog-era!

COVID-19 ak zeharkaturiko garai honetan, aisialdirako zein sozializaziorako baliagarri izan daitekeen topagunea da honakoa. Gertutik bizi izandako esperientzia zein testigantzak kontuan izanik, ezin uka daiteke konfinamenduak eragindako isolamendua egun aurki daitekeen oztopo sozial nagusietako bat dela.  Gabezia honen aurrean, Gizarte Hezkuntzako gradua burutzen ari garen ikasle talde bat bildu gara eta, teknologia berrien erabilgarritasunaz baliatuz, honako blog hau eratu dugu. Bertan, etxean eman beharreko egunak era arinago batean igarotzen lagundu dezaketen ekintza zein baliabideak aurki daitezke. Hala bada, konfinamendu epeak 10 egun iraun ohi dituela kontuan izanik, egun bakoitzerako gai edota esparru zehatz bat proposatzen da. Era berean, baliabide honi ahalik eta etekin gehien ateratzeko asmoz, blogaren erabiltzaile desberdinen artean saretze bat sustatu nahi dugu; horretarako, blogean bertan, buruturiko ekintzen berri emateko aukera izango da, baita gainontzekoek eginikoa...

Bisitak

1106

Balorazioa

MUGITU GORPUTZA

Etxean orduak nola eman jakin gabe giltzapetuta egoteak eta, aldi berean, gehiago jateko joera izateak, eragin kaltegarriak izan ditzake gure gorputzetan. Hori dela eta, etxean kirol apur bat egiten hasteko aprobetxa dezakezu denbora; dantza bera ere lehen pausoa izan daiteke!

Kirola

Ariketa fisikoa funtsezko ihesbide bihur daiteke egoera itogarri hori jasateko orduan, eta errutina fisikoari eusteak ordu batzuetan arreta galtzea ahalbidetuko dizu. Buruak gehiegizko informazio negatibotik deskonektatuko du, eta, beraz, antsietatea murriztea lortuko duzu. Youtuben hainbat bideo ezberdin dituzu eskura edozein ariketa egiten ikasteko edota hauek kopiatzeko. Abantaila handienetako bat da mota guztietako bideoak aurki ditzakezula, maila eta gaitasun guztietarako. Hona hemen Patry Jordanen kanalaren (Gym Virtual) bideo batzuk, oso lagungarriak direnak:

https://youtu.be/EvhtTOzWxHM 

https://youtu.be/0YRX4pEP6pY 

https://youtu.be/k_u8obkaGE4 


Dantza

Beste aukera batzuk ere badaude jarduera "informalagoak" nahi dituztenentzat, dantza adibidez. Hauek kardioarnasketa eta koordinazioa indartzen dituzten ohitura ludikoak dira, eta haur eta helduek parte har dezakete, bakoitzak bere gaitasunen arabera eginez. Gainera, oso lagungarria da konfinamendua partekatzen duzun pertsonekiko harremanak sendotzeko. Horretarako hemen dituzue pare bat bideo:

https://youtu.be/0xlzvy_jO98 

https://youtu.be/Gh81w7Rc9eQ 

https://youtu.be/FNjIUpYz4hs 

Yoga hasiberrientzat.

Interneten hamaika baliabide daude aukeratzeko, baina hemen bi utziko dizkizugu: mugikorrean deskargatu eta luzatzen hasteko app bat eta youtubeko bideo bat, eskolari denbora errealean jarrai diezaiozun. Aplikazioak Pocket yoga du izena, eta iOSentzat eta Androidentzat eskuragarri dago. Beste aukera ezin hobe bat youtuben "Canal Bienestar" profila jarraitzea da. Bertan, yoga hutsetik praktikatzen hasi ahalko zara. https://youtu.be/1J8CRcoFekE adibidez.

Etxeko ariketak makinarik gabe.

Konfinamendu osoan zehar objektu bakoitzari erabilera ezberdinak ematen ikasi genuen; horregatik, bi bideo utziko dizkizuegu edonork dituen objektuekin kirola egin ahal izateko, dela zure smartphonetik ala zure smartTVtik jarraitzeko. Lehenengoa erratzaren makilarekin burutzekoa da: https://youtu.be/vXhaCi1Fmow eta bigarrena aulki baten laguntzarekin egitekoa: https://youtu.be/wpVLG9m10g4 

Crossfit ariketak etxean egiteko.

Zurekin, ostera, kirol gogorrak bat egiten badu, etxetik crossfit-a egiten hasteko aukera ere eskaintzen dizugu. Etxea hankaz gora jarriko dugu! Horretarako, youtubeko pare bat link dituzue jarraian:

https://youtu.be/lh1UszyPHfk 

https://youtu.be/EEC__t_ZMoc 

https://youtu.be/mEFdpkrP0Es

Comentarios

  1. Gaurko egunean mugitzeko gogo itzelekin egon naiz asique gimnasia eguna izatea erabaki dut. Egunean zehar hainbat ariketa egin ditut: Gym virtualeko hainbat bideo labur, yoga pixkat eta duela gutxi deskubritutako kanal bateko hainbat bideo. Asko gustatzen zait bere kanala: emkfit deitzen da, bideoetan pelikuletako abestiekin edota popeko abeslari edo taldeen abestiekin gimnasia egiten ibiltzen da; adibidez, Dadando la nota, Cheetah girls, Grease, Mamma mia, One Direction, Dua Lipa; eta garrantzitsuena Disneyeko abestiekin!! Hemen nik noizbait eginiko bi uzten dizkizuet:


    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. BUAAAAA!!!! Ni Patry Jordan ni nada, kirola egiteko hoberena SHREKKKK, zalantzarik gabe. Bihar frogatuko dut eta esango dizut zelan!

      Eliminar

Publicar un comentario