Ir al contenido principal

Destacados

Ongi Etorri AISIAZ HEZIAZ blog-era!

COVID-19 ak zeharkaturiko garai honetan, aisialdirako zein sozializaziorako baliagarri izan daitekeen topagunea da honakoa. Gertutik bizi izandako esperientzia zein testigantzak kontuan izanik, ezin uka daiteke konfinamenduak eragindako isolamendua egun aurki daitekeen oztopo sozial nagusietako bat dela.  Gabezia honen aurrean, Gizarte Hezkuntzako gradua burutzen ari garen ikasle talde bat bildu gara eta, teknologia berrien erabilgarritasunaz baliatuz, honako blog hau eratu dugu. Bertan, etxean eman beharreko egunak era arinago batean igarotzen lagundu dezaketen ekintza zein baliabideak aurki daitezke. Hala bada, konfinamendu epeak 10 egun iraun ohi dituela kontuan izanik, egun bakoitzerako gai edota esparru zehatz bat proposatzen da. Era berean, baliabide honi ahalik eta etekin gehien ateratzeko asmoz, blogaren erabiltzaile desberdinen artean saretze bat sustatu nahi dugu; horretarako, blogean bertan, buruturiko ekintzen berri emateko aukera izango da, baita gainontzekoek eginikoa...

Bisitak

1106

Balorazioa

KUSTOMIZATU

Atal honetan zure arropa kustomizatzeko gune bat aurkituko duzu. Azken finean, konfinamenduan denbora libre asko dago, eta ez da ideia txarra zure armairuari buelta bat ematea; moztu, tindatu, josi... Modu honetara, armairuari garbitu bat emateaz gain, entretenitzeko modu desberdin bat bizitzeko aukera izango duzu. Orrialdearen beheko aldean hainbat esteka dituzu, bota begirada bat!



Prakak

    Esteka 1

    Esteka 2

Sudaderak

    Esteka 1

    Esteka 2

Oihalezko poltsak: 

    Esteka 1

    Esteka 2

Kamiseta: 

    Esteka



Comentarios

  1. Bua bua ze mitiko, txikiak ginenean udalekuetan!!!! Pila bat ditut etxean, urtero egiten genuelako! Eta baita lixibarekin!!!! Hartuko dut bihar kamiseta beltza bat eta etxean daukan lixibarekin eta pintzel batekin edo marrazkiak egingo ditut!! ✌️✌️

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Kaixo Xabi, gaur nire lehenengo eguna izan da konfinatuta eta pixka bat triste ibili naiz :( Nire lagunak bidalitako blog honetan sartu naiz orain eta atal hau deigarria iruditu zait nik
      inoiz ez dudalako horrelako bat egin. Gomendioren bat egunen batean egiteko?

      Eliminar
    2. Aupaaaa alaiaaaa!!!! Animo egun hauetarako, eta kamiseta edo poltsak tintatzeko hoberena dira "mercerietan" saltzen dituzten arropa-tinteak, uretan nahastuz. Hala ere, komentatu nuena, lixibarekin, ziur etxean dekozula, pintzel edo belarritako makiltxo batekin marrazkiak egin, nik "mandala" itxurazko marrazki bat egin nuen, eta muy guaay!!

      Eliminar
    3. Hombre ez dago gauza merceria batetara joateko jajajajajajaja lixibarekin egin dut orduan beste momentu batean, eskerrik asko Xabi!

      Eliminar

Publicar un comentario