Destacados
Bisitak
Balorazioa
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones
ARTEA
Mundu guztiak du talentu artistiko bat, eta ez zaigu beste garai hoberik bururatzen honako talentua esploratu zein garatzeko. Krisi garaietan sormena areagotu egin ohi zaigu eta, koronabirusaren garaian, errealitatea ez da bestelakoa izan. Horregatik, bloke honetan zure sormari hegan egiten uzteko ideia desberdinak eskaintzen dizkizugu. Hori gutxi balitz, arteterapia psikoterapia mota gisa ere ulertu daiteke, zeinaren bitartez material desberdinak erabiliz osasun mentala eta ongizate emozional zein soziala lantzeko aukera sortu daitekeen.
Hementxe hainbat ideia!
Margotzea
Atal honetan hainbat erronka proposatzen dizkizugu, zer deritzozu, prest zaude?
Marrazki-saio bat arau bakar batekin: ezin da kopiatu, margotzen duzun hori zure iruditegian egon beharko da.
Musika jarri eta utzi zure eskua bakarrik mugitzen. Jarduera honen bidez, paper batean marrazki edo formen bidez adierazten saiatu behar zara entzuten ari zaren musikak esaten dizuna.
Musikarekin margoztearen harira, azken erronka bat azaleratzen dugu, musikak esaten dizuna margozten jarraitu. Baina orain, ilunpean. Horrela, ezingo duzu epaitu paperean marrazten ari zarena, eta horrek zure artelana ezabatu eta kritikatzea eragotziko du. Amaitu duzula uste duzunean, argia piztu eta zure beste zati bat ezagutu ahal izango duzu
Ikuskizuna
Dagoeneko ez du balio denboraren aitzakia, konfinatuta zaude eta denbora librea duzu. Izan ere, sormenari hegan egiten uzten gabiltza; hortaz, talentu-ikuskizun bat egingo dugu? Hemen arte eszeniko guztiek balio dute: deklamazioak, antzerkiak, magia, dantza edo umorea. Eszenatoki bat muntatu beharko da, mozorrotu eta attrezzzoa bilatu. Ideia hau elkartuta konfinatuta dauden pertsonei zuzenduta badago ere, bakarrik konfinatuta egon arren aurrera eraman dezakezu; hainbat grabazio egin ditzazkezu eta gero, bideo bat muntatu dezakezu.
Eskultura
Denak du bigarren bizitza, hala nahi badugu, eta hori inguruko material guztiekin gertatzen da. Bota edo birziklatzera eraman ordez, etxean obra txiki bat egiteko erabil dezakegu, eskultura batekin gertatu zaigun zerbaiten inguruan sentitzen duguna adierazteko, adibidez. Hau barruan daukaguna "ateratzeko" ona da, triste sentiarazten gaituena. Orduan zer, zerbait sortzeko gogoekin? Hemen hainbat adibide uzten dizkizugu:
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones
Comentarios
Unibertsitateko lan pilo egin behar ditut oraindik, ikaslea bazara ez dizutelako bajarik ematen noski. Beraz, galdutako egun hauetan lanak akumulatu ditut eta horiek egiten saiatu naiz, baina guztiz blokeatuta geratu naiz. Horregatik arterapia egitea pentsatu dut, burua husteko berriro ere lanei ekiteko. Musika jarri dut eta nire irudimena askatu egin dut, lehenik eta behin ikusiz eta gero, begiak estalita eukiz. Ez dut inoiz holakorik egin eta oso baliagarria izan da nire burua despejatzeko.
ResponderEliminarEgia biribila Iraide!!! Unibertsitatetik ia ez digute erraztasunik jartzen... Eskerrak ni asintomatikoa naizela eta lanak egiteko oztoporik ez dela, baina sintomak izanda ezinezkoa da erritmoa jarraitzea... Nik ointxe ez dut denbora handirik, baina asteburuan objetu zaharren birziklapenena fijo egiten dudala, "me ha flipado"!!!
ResponderEliminarKaixo kaixo! Ideia super ona blogarena! Egia esan 10 egun etxean egotea dirudiena baino gogorragoa da gainera sintomarik ez izatean frustrazioak gora egiten du... Horregatik ariketa artistikoak asko lagundu izan dit batez ere erlaxatzeko eta deskonektatzeko!! Bestalde pelikulak ikusteko eta irakurtzeko denbora asko izan dut!! Beraz arteari dagokion balorea eman beharko genion!!! Proposamen bezala mandalak egitea diot!
ResponderEliminarKaixooooo!!! Mandalak egitearenarekin guztiz ados, denbora pasatzeko zein erlaxatzeko bide hoberenetariko bat da, una pasada!!!
EliminarDomeka aspergarri hau animatzeko lagunak videollamada baten bitartez, got talent bat montatu dugu eta gure vena teatrala kanpora ateratzen utzi dugu
ResponderEliminar