Ongi Etorri AISIAZ HEZIAZ blog-era!
COVID-19 ak zeharkaturiko garai honetan, aisialdirako zein sozializaziorako baliagarri izan daitekeen topagunea da honakoa. Gertutik bizi izandako esperientzia zein testigantzak kontuan izanik, ezin uka daiteke konfinamenduak eragindako isolamendua egun aurki daitekeen oztopo sozial nagusietako bat dela. Gabezia honen aurrean, Gizarte Hezkuntzako gradua burutzen ari garen ikasle talde bat bildu gara eta, teknologia berrien erabilgarritasunaz baliatuz, honako blog hau eratu dugu. Bertan, etxean eman beharreko egunak era arinago batean igarotzen lagundu dezaketen ekintza zein baliabideak aurki daitezke. Hala bada, konfinamendu epeak 10 egun iraun ohi dituela kontuan izanik, egun bakoitzerako gai edota esparru zehatz bat proposatzen da. Era berean, baliabide honi ahalik eta etekin gehien ateratzeko asmoz, blogaren erabiltzaile desberdinen artean saretze bat sustatu nahi dugu; horretarako, blogean bertan, buruturiko ekintzen berri emateko aukera izango da, baita gainontzekoek eginikoa...